XUXEN III. bertsioa Bertsio honen zehaztasunak: Xuxen IIIk Xuxen IIk zuen guztia barne hartzen du, jakina, baina ordutik izan dira aldaketak. Bertsio honetan aurreko bertsioaren akatsak zuzentzeaz gain ondoren zerrendatuko ditugun berrikuntzak gehitu ditugu: * Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko zerrenda guztiak egiaztatu dira eta 2004ko abendura bitartean onartutako arau guztiak hartu ditugu kontuan (138.a azkena,"2. itzulia: b-berriz"). Adib.: atomismo, audiometria, asuratu, bainutoki. * EAEko erroldako izen-abizen usuenak: abizenak 500 baino maiztasun handiagokoak eta izenak 100 baino maiztasun handiagokoak. Normalizazioari dagokionez, ez dugu inongo irizpiderik aplikatu eta ez dugu bereizi euskal eta erdal grafiaren artean, izen bat zuzena ala okerra den erabakitzerakoan. Adib.: Carlos, Karlos, Javier, Jabier, Xabier, Arroyo, Urruticoechea, Urrutikoetxea guztiak eman ditugu ontzat. * Egunkariko corpuseko leku eta erakunde izenak. Adib.: Amann, Asegarce. * Elhuyarko Zientzia eta Teknika Corpuseko terminologia ere (estandar zein ez- estandarrak). Adib: biomediko, supramolekula. * Erabiltzaileengandik jasotako zuzenketak; aipatzekoak Elhuyarretik jaso ditugun zerrendak. Adib.: espaziuntzi* ez-estandarra eta bere estandarra espazio-ontzi. Bestalde ondorengo arazo hauek ere konpondu dira: * ":" eta komatxoen aurretik idazten zena okertzat ematen zuen beti. XUXEN EDBL 3 8.860 izen arrunt berri 1.446 izen berezi berri Guztira 85.000 sarrera inguru daude, hiztegi-sarrera, adizki eta morfema ez-askeetan banatuak. Eleka Ingeniaritza Linguistikoa S.L. // www.eleka.net Euskararentzako Myspell hiztegirako affix fitxategia GNU General Public License (GPL) 2. bertsioa lizentziapean argitaratua